Saint Michel Garicoïtz
San Mixel Garikoitz
Équipe pastorale
Pastoral taldea

Vie paroissiale
Parropi Bizia

Vie sacramentelle
Sakramenduak

Messes dominicales (en pdf)
Igandeko mezak
Feuille paroissiale
Parropiko Ostoa

Les 6 villages
Sei herriak

Mouvements - Services - Écoles
Mugimenduak - Zerbitzuak - Eskolak

Doyenné
Parropi Elkargoa

Liens
Loturak

Photos
Argazkiak

Ainhoa - 2008ko Maiatzaren 12an
ARANTZETAKO AMA BIRJINAREN BEILA
Pierre Molères Baionako Jaun Apezpikua biltzar-buru.


Argazkiak : Paul Exposito.






Bozkariotan Ainhoan gaindi gira heldu Ama Birjina.
Lur zabalean Jaun izan bedi zuk sortu Jainko gizon egina.

Mendez mende beilariak hemen ziren biltzen.
Gaur gu ere, Ama ona zure ganat heltzen.















ATSULAI MENDI GAINEAN HIRU GURUTZEEN ONDOAN :
LABORARIEN ETA NATURAREN BENEDIKATZEA



Aita guziz saindua,
zuk diozu manatu gizonari
lurra arta eta zaint zezan,
apalik otoizten zaitugu :
urrunt ditzazu gure landetarik harria eta galerna,
egizu uzta izan dadin nasaia.
Guziz ona zirelako,
ugaldu itzazu hazi guzien mozkinak.

Eskatzen dautzugu
+ Aitaren
eta Semearen
eta Izpiritu Sainduaren izenean.
Amen.





ANDREDENA MARIAREN IRUDIAREN BENEDIKATZEA

Alegrantzietan bilduak gira “Arantzetako Ama Birjina“
deitzen den Andredena Mariaren irudi hau benedikatzeko.
Gogoaraziko dauku Maria Birjinaren,
Kristoren eta hunen Elizaren arteko lokarri tinkoa.
Maria Birjina Kristoren ama da,
Elizaren irudia eta eredua ere bada.
Haren baitan, bozkario haundiz begiesten du Elizak,
berak osoki izan nahiko lukeena.
Haren baitan,
Kristorekilako batasun osorat heltzeko bidea ezagutzen du Elizak.
Haren baitan, Kristoren espos-laguna den Elizak aurkitzen du bere eredua.
Kartsutasun eta bildutasun egokienetan parte har dezagun liturgia huntan.

Elizan bildurik,
Maria eta Apostoluak Biltokian bezala,
kartsuki otoitz dezagun Jainko gure Aita.

(ixiltasuna…)

Benedikatzen zaitugu, Jainko Jauna,
diren guziak baino haratagokoa.

Mundua sortu aitzin,
Kristo jarri duzu
Gizadiaren iturburu eta helburu,
eta zure zuhurtziaren misterioan
Birjina saindua eman diozu lagun,
Izan zadin zure Semearen ama eta partalier,
Elizaren irudi eta eredu,
gu guzien ama eta geriza.

Ebak eragin hondamena erreparatzen duen
Emazte berria da.
Profeten auhenak
Otoitz bihurturik,
Israelen esperantza bihotzean eraman duen
Sionen alaba.
Justizi eguzkia,
zure Seme Jesu Kristo gure Jauna,
sabelean ekarri duen neskato umil eta xumea.

Aita guziz saindua, umilki otoizten zaitugu :
beha Maria Birjinaren irudiaren aitzinean
bildurik dauden zure zerbitzariak.
Beren bihotzean zizelkaturik geldi dadila
Begientzat miresgarri duten irudia,
eta ardiets dezatela beti Mariaren geriza.

Haren laguntzari esker
Atxik dezatela fedea azkar eta esperantza sendo,
izan diten maitasunean emankor eta umiltasunean zintzo.

Maria lagun, ager diten pairamenean indartsu,
Apaltasunean handi,
Hersturetan iraunkor,
Erdiespenetan zohardi.
Izan diten zuzentasun eragile eta bakegile.

Azkenean hel diten zeruko egoitzara
Maria Birjina, Ama eta nagusi, ararteko.
Jesu Kristo gure Jaunaren bitartez.

AMEN.




























JAUN APEZPIKUAREN PREDIKUA

(Ef 1, 3-12 ; 97. Salmoa ; Luk 1, 26-38)

Haurrideak,
Bibliak biziki maite ditu anonziazione kondairak.
Zer adiarazten daukute ?
– beti zerbait berri, mezua hartzen duenaren aldatze bat , egiteko zerbait.
– Aldi guziez adiarazten dute maitasun bat, mundu berri baten desira.
–  Beti Jainkoaren ganik ikustate bat.

Hitza bat erran dezagun Mariari egina zaion anonziazioneaz ;
gero ikusiko dugu guri eginak direnetan zer eskatzen daukun Jainkoak. 

Mariari egina zaion anonziazionea.
 San Luk ebanjelixta girixtino egina zen mediku bat zen.
Jesusen biziazartoski berri galdegin zioten beste girixtinoeri,
eta beharbada Mariari berari .
Horrengatik kondaira hortan azpimarratzen du 
Maria Josepi ezkontzaz hitzemana zelarik oraino birjina zela
aingeruak Jainkoaren ganik mezua ekarri ziolarik.        
Azpimarratzen ere graziaz betea dela,
Jainkoak hautatua duenaz geroz berehala Mesiasen ama izaiteko,
  Josepen arbasoa zen Dabid erregeari
  aspaldiko mendeetan hitzemana izan zitzaionaren ama.

         “ Bozkaria zaite, Jainkoak atsegin zaituena !
         Mesiasen ama izanen zira.
         Semea ukanen duzu, handia izanen dena
         Jesus emanen diozu izena
        Dabiden tronua emanen dio Jainko Jaunak
         Goi-goikoaren Seme deituko dute
eta haren erregetzak ez du azkenik izanen.

 – Amets bat baino gehiago , bada hor agintza bat.
– Agintza bat baino gehiago, bada hor asmo bat.
– Asmo bat baino gehiago, 
errealitate bat, orai hein batean Mariaren “baiaren” beha dagona.

          Mila urte lehenago hitzemana izan zen Mesiasen igurikatzea betbetan
  haren baitan bilakatzen da  haur baten itxura duen geroa. 

Alta guk ere baditugu gure anonziazioneak.
Ikus dezagun orai zer igurikatzen duen Jainkoak gureganik. 

Erroman preso den lekutik,
Jondoni Paulok Efesako girixtinoeriJainkoaren xedea iragartzen diote :
“ Jesu Kristoren baitan Jainko Aitak hautatu gaitu,
mundua izan baino lehen.
Maitasunez, erabakia zuen bere seme eginen gintuela
Jesu Kristoren bitartez... aitzinetik hautatuak haren aintzaren goresmenerako.”

Bestela erraiteko, horra munduarentzat Jainkoaren ongi nahizko xedea.
Xede hori bere Seme, Salbatzaile maite maitearen baitan obratuko du,
hunek bere odola ixuriko baitu guretzat duen amodioarengatik.
Amodiozko xede horrek deitzen gaitu Kristoren menbro bizi izaiterat,
eukariztiaz bizi direnak : Bizi Jaunaren goresteko Maria Birjinak bezala.
Jainkoa gurean, Jainkoa gurekin, Jainkoa gure baitan ;
egun hartan Mariari eskainia izan zitzaion bozkarioa,
guri ere eskainia zaiku, gutarik bakotxari.

          Maria beti birjinak onartu du Jesusen Ama, Jainko gizon eginaren Ama izaitea.
Haren baitan Jainkoa haragi ( gizon) egin da ;
gizon berri baten Ama bilakatu da, Eba berria da :
Jainkoa bera bere baitan daukan tabernakulu, Batasunaren kutxa bilakatu da ; 
Kristoren baitan sinetsia duen lehen girixtinoa, “ Eliza, Eliza baino lehen.”         

San Lukek lerro horietan laburpen bat, bilduma bat emaiten dauku :
anonziazionea baino lehen, Maria gaztearen baitan prestaketa luze bat izan da :
Judu gazte guziek bezala, Mariak gogoz ikasia zuen Jainkoaren Hitza.
Bainan haren bihotza  lur on hura izan da,
Jainkoaren Hitza han hozitu baita ixiltasunean.

Eta gu ?

   Jainkoaren Hitza ongi hartua ote da gure baitan ?
Berri On ote da guretzat?
Ebanjelioak Jainkoaren mezulari egiten ote gaitu, Jesu Kristoren lekuko ?
Nola transmititzen dugu elkarrekin Ebanjelioa ? zer hitzekin ? zer egintzekin ?
         
Aurten Lurden ospatzen dugu ehun eta berrogeita hamargarren urtemuga
Maria Bernadeta xumeari agertu zitzaiola.
Lurdeko gertakariaren historialariek erakutsi daukute 
nola Maria Birjinak ama baten gisan eskolatu duen eskolagabea zen Bernadeta :
nola prestatu zuen bere eginkizun orokorrerat,
bere lehen kominionerat eta girixtino bizirat,
  lehenik ixiltasunaren bidez, gero gurutzearen seinaleaz,
gero eginarazi ziozkan hitz eta egitez, beti irriño goxo amultsu batekin.

Birjina  beti Birjina dago, beti bera guretzat, Bernadetarentzat bezala.

Gure Euskal Herri maiteak Hari buruz itzultzearen behar gorria du ;
Jainkoaren Seme eta Mariaren Seme den Kristorenganat itzultzeko behar gorria,
Jesus Artzain Onari jarraikitzeko behar gorria.

Beila hau izan bekigu anonziazione berri bat. 

         Entzun dezagun Maria gure artzaina guri galdeka ari:
“ Ardi maiteak, luzaz artzainik gabe egon gogo duzue?
  Uste duzue artalde batek berak kausi ditzazkela alhapideak, iturriak eta segurtasuna ?
Jubilau urte huntan ikasazue Bernadetarenganik.
Ez diot debalde galdatu lurraren karraskatzea
eta belarraren murtxikatzea ardi batek bezala,
bere begitartea lohiz zikintzeko irriskuan;
orduan ainitzek hura eta ni trufatu gaituzte.
Bainan banakien, zuek dakizuen bezala, i
turriaren kausitzeko, behar dela gutiziatu,
eta konfiantzaz segitu haren berri dakitenen erranak,
bekatuen lohitik garbitu ondoan.

” Hola izan dadila zuentzat ! Oraidanik Eukariztia huni esker. 

Kristorenganat itzultzea Iturrirat joaitea da:
Artzainari eta haren Amari fidatzea ! 

+ Pierre MOLÈRES.


     


Joachim JAURÉGUI, erretora :

Badakizue Roger Idiart jaun apeza
Bordaleko ospitalean dagola Bazko asteartaz geroz.
Bazko asteazkenez, apirilaren 2an, helarazi dauzkigu,
fax bidez ospitaletik, orai kantatuko ditugun bertsoak.

Arantzetako Ama Birjina ararteko, harentzat otoitz egiten dugu,
bai eta ere Elizarentzat eta mundu osoarentzat.

Emazteek :

1/ Kana deitu Galilean, espos besta egunean,
Bere Amak aipatzean, Jesus agertu ospean.

Denek :

AGUR, AGUR MARIARI,
ARANTZETAKO AMARI ! (bis)

Gizonek :

2/ Ura arno bilakatu, Semea zuten laudatu,
Amak ere parte hartu, bere heinean gelditu ...

Emazteek :

3/ Amaren beharra zer den, gizonek jakin dezaten,
Jaunak derauku galdetzen beilari gisa bil gaiten.

Gizonek :

4/ Gure xahar eta hilak, bereziki hain hurbilak,
Gurekin hor ditugunak eta zeruan daudenak.

Emazteek :

5/ Oi ! Nolako trixtezia ! Behartsuen pobrezia !
Gaitz guzien iturria : aberatsen malezia !

Denek :

6/ Gerla pizten ari dena, hura zinez hobenduna.
Hainitzez hobe zuzena : elgarrizketaren lana !


















Argazkiak : Paul Exposito.

Tél/fax : 05 59 29 73 18

Presbytère – Place de l’église
64250 Cambo

paroisse.cambo@wanadoo.fr