michel-garikoitz

Lapurdiko San Mixel Garikoitz parropia

Ainhoa - Kanbo - Ezpeleta - Itsasu - Luhuso - Zuraide

menu

Maiatzaren 29an Mendekoste asteleheneko beila Ainhoan

Maiatzaren 29an Mendekoste asteleheneko beila Ainhoan

Maiatzaren 29an Mendekoste asteleheneko beila Ainhoan eta Galbario arraberrituaren benedizionea.

2024ko maiatzaren 20an, Mendekoste astelehenez, prosesionea abiatuko da 9:00etan Ainhoako elizatik Arantzetako Ama Birjinaren kaperaraino. Meza 10:30tan ospatuko da, euskaraz. Dominique Cornu apeza izanen da aurten beila- buru, bere Urrezko Jubileoa dela eta : 50 urteko apezgoa.

Mezaren ondotik, gazteen edanlekuan, beilariek beren egarria asetzen ahalko dute, Atsulai mendiaren gainaldeko bazter zoragarriari begira, 389 metroko goratasunean.

Bi aldiz berreraikia izan zen kapera 1793 eta 1813an Jan Battitt Beherekoetxe (1745-1825) herriko ermitaren eskuetarik, inguruko artzain gazteei irakurtzen irakasten ziotena. Kaperako bidean dauden hamalau gurutzeak 1886an eraikiak izan ziren, eta "Hiru Gurutzeen Galbarioa" 1898an.

Beilaldian, Ainhoako Kaperaren Adiskideen elkarteak berriki osoki zaharberritu duen Galbarioaren oinean miretsi eta otoitz egiten ahalko dugu.

Xehetasunak : paroisse.cambo@gmail.com Tel. 05 59 29 73 18.



29/04/2024

Document(s) à télécharger