michel-garikoitz

Lapurdiko San Mixel Garikoitz parropia

Ainhoa - Kanbo - Ezpeleta - Itsasu - Luhuso - Zuraide

menu

170 urteko presentzia jarraitua : Gurutzearen Alabak (Serora Beltxak) Itsasun

170 urteko presentzia jarraitua : Gurutzearen Alabak (Serora Beltxak) Itsasun

170 urteko presentzia jarraitua : Gurutzearen Alabak (Serora Beltxak) Itsasun

2025eko otsailaren 16an, Itsasuko Jondoni Murtuts elizan, esker-onezko meza bat ospatua izan da, Itsasuko San Josep etxetik hiru seroren joaitea kari : Graxi, Maite eta Mayie serorak. 170 urteko presentzia jarraitua segurtatu du Kongregazioak Lapurdiko herri horretan.

Jean-Paul Martinon, Lapurdiko San Mixel Garikoitz parropiako erretora, izan da Biltzar-buru, lagun zituela Gilbert Wangraoua apeza eta Dominique Cornu, Serora Beltxen omoniera. Ospakizuna guziz hunkigarria izan da Roselyne serorak, Kongregazioaren eskualdeko arduradun-laguntzaileak, hastapenean hitza hartu duenean, eta berdin, bukaeran, Mizel Iribarren Itsasuko auzapezak serorak eskertu dituenean.

San Josep eskolako haur eta irakasleak bertan izan dira, eta serorak omendu dituzte, « Eskerrik asko » euskarazko kantua kantatuz eta opari zonbait eskainiz. Hiru seroren izenean, Maite serorak jendalde osoa eskertu du, Esperantzaren beilari izaitera deituz eta, San Mixel Garikoitz-en idurira, beti aitzina joaitera gomitatuz.

Ondotik, jende anitz bildu da San Josep etxean lagun-arteko urrupaldia hartzen: serorekin hainbeste urtetan bizi izan momentuak gogoratzeko parada ederra izan da.

Lire le mot de Mizel Iribarren, maire d'Itsasu.

Lire le mot de remerciements de Soeur Maïté en cliquant ici.

ENTZUN ERREPORTAIAK DIOSESAKO WEBGUNEAN.

ECOUTER LES REPORTAGES SUR LE SITE DU DIOCESE

 



17/02/2025

Document(s) à télécharger