michel-garikoitz

Lapurdiko San Mixel Garikoitz parropia

Ainhoa - Kanbo - Ezpeleta - Itsasu - Luhuso - Zuraide

menu

Zuraide

Zuraide
Zuraide
Iduri ohantze batean etzana, Jondoni Jakobe-ren elizaren inguruan bildua, dena perdagailu itzulian. Lehengo Konpoztelarateko bideko pausa leku horrek emeki emeki hedadura eta molde berritze asko aurkitu ditu. Egun Zuraide-ko herriak dauzka 1.100 lagun ; izaitekotz jendetze gaztea (%-etarik 23 : 25 urtez petik) ; jendetzea beti emendatuz ari.


Orai arte laborantza eta hazkuntzari emana ; bainan sail hori ttipituz ari, etxaldeak haundituz doatzilarik. Bainan ere kanpotiar eta bakantzatiarreri ongi etorria egina zaiote hortarako moldatu kanping, kirolategi, otel eta gaineratiko muntadureri esker. Herrian berean : lumako kabala hiltzeko toki bat, eta haragitegia apailatzeko hiru barne berezi. Bertze asko lan-bide aurkitzen da harrobi ta abar.


Lehen maileko haurren eskola : 110 ikasle herriko bi eskoletan. ; bi klase eskola publikoan, lau klase eskola katolikoan. Bigarren mailean, 80 haur eta gaztetxok hartzen dute Kanboko, Sepenreko bidea, edo oraino Uztaritzeko, Baionako edo Donibane Lohitzuneko lizeorako bidea. Kultura edo kirol mailean berdin, baira muntadura balios asko arras hautak : igerika leku bat, golf et-abar.

Mezetako orduak