
San Mixel Garikoitz (1797 - 1863)
Donaixtiko (Baxe Nafarroa) Ibarre auzoan sortua ; Baionako katedralean apez ordenatua 1823ko abendoan ; Kanbon bikario 1824-25ean ; filosofia erakasle eta gero buruzagi Betharrameko semenarioan 1825etik 1933ra ; Igon-eko “ Filles de la Croix ” seroradian (hunen sortzailea, Elisabeth Bichier des Ages, egun berean, 1947ko uztailaren 6an, kanonizatua izan da) izpiritual gidari ; eskola ainitzen berritzaile edo sortzaile, iraultza ondoko Frantzia ber-kristautzea helburu izanik ; “ Jesusen Bihotz Sakratuaren edo Betharrameko Apezak ” deitu ordrearen sortzailea.Apez saindu hau eredu (etsenplu) bat da bertute hauen gatik : Ebanjelio ausardia, hersturei buru egiteko iraunkortasuna,
Jainkoaren Nahiaren aldeko eskukotasuna : "Huna Ni !"